V CIED 2020 AURKEZPENA
Garapenari erronkak: eraldaketa prozesuak justizia globalerantz
Garapenari buruzko Ikasketen V. Nazioarteko Biltzarra (V CIED) Garapenari buruzko Ikasketen Espainar Sarearen (REEDES gazteleraz) ekimena da eta Hegoak, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuak, antolatuko du. Bilbon izango da, 2020ko maiatzaren 27tik 29ra, Bizkaia Aretoan eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ekonomia eta Enpresa fakultatean.
V CIED, Garapenari erronkak: eraldaketa prozesuak justicia globalerantz aurtengo leloari jarraituz, desparekotasunen iraunkortasuna gainditzen ahalbidetuko duen justicia globalerantz gizarte eta sistemaren eraldaketarako bide alternatiboak finkatzeko beharrezkoak diren politika, prozesu eta estrategietan zentratuko da. Lankidetzaren paradigmaren krisia aztertuko da, hura gizartea antolatzen duen balore eta gida den heinean, azken hamarkadetan nagusitu den garapen ereduaren krisialdiaren espresioaren moduan ulertuz. Testuinguru berri batean bideragarri diren estrategiak garatzeko zailtasunetaz mintzatuko da, non konpetentzia paradigmari eta arlo guztiak merkantilizatzeko joerari erantzuteko alternatibak landu eta eraikitzea ezinbestekoa den. Zentzu honetan, justicia sozialaren helburua eta elkarlanaren baloreak berreskuratu behar ditugu bestelako garapen ereduak sortu edota kontzeptu hau gainditu ahal izateko, gizarte globalizatu honek bizitzaren jasangarritasuna, eskubideak eta pertsonen duintasuna ardatz izan ditzala
Inaugurazio hitzaldia, osoko bilkurak eta 15 ildo tematikoetan banatutako lan-saioak osatuko dute kongresua. Plenarioetan, honako gai hauei buruzko debateak bultzatuko dira: beste ereduetarantz doazen trantsizioak, ekonomia beste era batera antolatzeko alternatibak, edota elkartasun/lankidetza paradigmaren potentzialtasuna (konpetentzian oinarritutakoari aurre eginez) ekintza kolektiboaren esparruan. Era berean, testuinguru honetan planteatzen diren erronkei Garapenari buruzko Ikasketetatik nola erantzun aztertuko da.
Nazioarteko mailako bilera zientifiko honek, ikasketen hainbat arlo ezberdinetatik eta baita gizarte zibiletik jaso ahal diren ekarpenak bilatzen ditu. Hori dela eta, irakasleek, ikertzaileek, ikasleek, garapenaren gaian eta gizarte globalaren eta Garapenari buruzko ikasketen arteko harremanetan interesa duten gizarte eragileek parte-hartu dezakete biltzarran.
ILDO TEMATIKOAK
Biltzarrak 15 ildo tematikoren inguruan egituratuko da.
https://vcied.org/index.php