Finantzaz Haratagok, Finantza Etiko eta Alternatiboetako Hezkuntzaren Euskal Sareak, RedEFES sarearen Estatuko IV. Jardunaldiak antolatuko ditu azaroaren 10 eta 11n, Bilboko Ekonopolo eraikinean, hezkuntza-sisteman Ekonomia eta Ekintzailetza irakasteko testuingurua aztertzeko eta hezkuntza ekonomiko, finantzario eta ekintzaile kritiko baterako alternatibak partekatzeko.

Hauek dira jardunaldien helburuak:

  • 23/24 ikasturterako lankidetza-proposamenak aurkeztea.
  • Eskura dauden baliabide didaktikoei eta horiek indarrean dagoen hezkuntza-curriculumean nola txertatu erakusten duten tailerrak antolatzea.
  • Ikasgeletan praktikan jartzen ari diren esperientzia eta tresna pedagogikoen karrusela aurkeztea.
  • Hezkuntza formalean, informalean eta ez-formalean finantza etikoak landu nahi duten irakasleen eta erakundeen arteko topagunea bultzatzea.

Izen-ematea zabalik urriaren 20ra arte.

Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Heziketa Zikloetako eta Unibertsitateko irakasleak eta hezkuntza ekonomiko eraldatzailea bultzatu nahi duten pertsona eta erakundeak gonbidatzen ditugu ikasleen kontzientzia kritikoa sustatzen duten eta ekonomiaren, finantzen eta enpresaren inguruko eztabaida eta hausnarketa aktiboa sustatzen duten esperientzietan parte hartzera eta/edo aurkeztera.

Noiz dira jardunaldiak?

2023ko azaroak 10 eta 11.

Non antolatuko dira?

Ekonopolo eraikinean (Harrobi plaza, 4), Bilbo. Ikusi mapa.

Non eman dezaket izena?

Izena emateko bete formulario hau. Ekintza guztietan izena eman dezakezu edo zein egunetan etorri nahi duzun adierazi dezakezu (ikusi egitaraua). Izen-emate epea urriaren 20a da.

Izen-ematea egiteko ezer ordaindu behar al da?

Ez, parte hartzea doakoa da. Halaber, urrutitik etorriko baldin bazara, aurrekontua dugu kostuekin laguntzeko.

Nola eskatu dezaket jardunaldietara joateko diru-laguntza?

Bilbotik urrun bizi baldin bazara eta garraioarentzako edota ostatatzearentzako laguntza ekonomikoa behar baduzu, adierazi ezazu izena emateko formularioan eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Online ikusteko aukera egongo da?

Jardunaldiak aurrez-aurre egingo ditugu soilik, partehartzea dinamikoa izan dadin eta partekatze-espazio formal eta informalak sor ditzagun.

Ekonomia, finantzak edota ekintzailetza kritikoa lantzen dituzu ikasgelan? Etor zaitez RedEFESen IV. Jardunaldietara eta aurkeztu ezazu zure esperientzia!

¿Trabajas la economía, finanzas o emprendimiento crítico en el aula? ¡Ven a presentar tu experiencia a las IV Jornadas de la RedEFES!

Honelako esperientziarik egin baduzu, kontaiguzu formulario honetan eta aurkez ezazu jardunaldietan: finantza-sistemaren eraginei buruz gazteen kontzientzia kritikoa bultzatzen dutenak, metodologia parte-hartzaileen bidez eztabaida eta hausnarketa aktiboa sustatzen dutenak, eta ekonomia-hezkuntza kritiko eta askotarikoaren alde egiten dutenak, finantza etiko eta solidarioak alternatiba gisa ezagutzera ematen dituztenak.

Bidali zure esperientzia formulario honen bitartez 2023ko irailaren 29a baino lehen.

Asimismo, te animamos a que presentes tu experiencia en los Premios Arcadi Oliveres, en la categoría “Premio a la mejor propuesta pedagógica sobre Finanzas Eticas”. La experiencia ganadora contará con el apoyo de RedEFES para continuar desarrollándola. El plazo se ha extendido hasta el 30 de septiembre.

Doako izen ematea, urriaren 20ra arte.
Ikusi jarduera guztiak.
Aurkeztu zure esperientzia irailaren 29a baino lehen.

Harpidetu zaitez RedEFESen buletinean

newsletter