3 October, 2024

RedEFES-eko V. Estatuko jardunaldiak. 2025eko urtarrilaren 17a eta 18a, Madril. Pertsonak eta planeta erdigunean jarriko dituen hezkuntza ekonomiko baten alde.

 

Mugarik Gabeko Ekonomilariek eta Fundación Finanzas ÉtciasRedEFES-eko V. Estatuko jardunaldiak Madrilen, urtarrilaren 17an eta 18an antolatuko dituzte. Aurten, jardunaldiak, Madrileko Udalak finanztiatutako, “Pertsonak eta planeta erdigunean” proiektuaren amaiera ospatzeko ekitaldian kokatzen dira.

Zer da RedEFES sarea?

Finantza Etiko eta Solidarioen aldeko sarea (RedEFES gaztela niazko sigletan) hezkuntza ekonomiko kritikoa eta finantza etiko eta solidarioak sustatu nahi dituzten pertsonak, erakundeak eta plataformak biltzen ditu, pertsonak eta planeta erdigunean jartzen dituen ekonomia bat lortzeko engranaje gisa. Sarean Fundación Finanzas Éticas, FETS, Oikocredit, Finantzaz Haratago plataforma eta Mugarik Gabeko Ekonomilariak elkarrekin lan egiten dute.

Jardunaldi hauek irakasleen arteko topagune eta trukerako gune bat izatea espero dugo, ikasleen kontzientzia kritikoa eta ekonomiaren, finantzen eta enpresaren inguruko hausnarketa aktiboa ustatzeko helburuarekin.

XXI. mendeko ekonomiaz hitz egiteko ekitaldi bat prestatu dugu; ikasgelan ezagutza horiek inplementatzeko tailer praktikoak egingo ditugu eta irakasleen artean ezagutzak eta esperientziak trukatzea sustatuko dugu. Horretarako, irakasleak eta balio horiekin bat datorren hezkuntza bultzatu nahi duten pertsonak eta erakundeak gonbidatzen ditugu parte hartzera eta ikasgelan egin dituzten esperientziak aurkeztera.

 

Zertan datza esperientzien karrusela?

Espazio horretan, 10 edo 15 minutuko denboran,hainbat pertsonak ikasgelan ikasleei ekonomia eta finantzak egiteko beste modu bat erakusteko inplementatutako esperientziaren bat azalduko dute. 

Ikasgelan gai horiek lantzeko dinamika, tailer edo esperientziaren bat ezagutzen baduzu, gai horiek partekatzera gonbidatzen zaitugu. Karruselerako zure proposamena bidali ahal diguzu formulario hau  2024ko urriaren 31 baino lehen betez.

Azken jardunaldiak nolakoak izan ziren hemen ikus dezakezu.

Laster, programa osoa partekatuko dugu. Oraingoz, aurrez izena eman dezakezu formulario honen bidez. Horrela, programa itxita daukagunean, abisatuko dizugu.

Madrildik kanpo bizi bazara, berri onak ditugu: beka batzuk eskaintzen ditugu joan-etorrien eta ostatuaren gastuen parte bat ordaintzeko. Aurrerago xehetasun gehiago emango ditugu.

  • Noiz? Urtarrilak 17, ostirala, 17.00etatik 20.00etara eta urtarrilak 18, larunbata, 9.00etatik 14.00etara
  • Non? Ateneo La maliciosan. Peñuelas kalea, 12, 28005 Madril (Metro: Embajadores)
  • Antolatzaileak: Mugarik Gabeko Ekonomilariak,Finantza Etikoak Fundazioak eta RedEFES.
  • Izen-ematea: Aurreinskripzioa hemen egin dezakezu.
  • Karruselarako proposamenakl: formulario honen bitartez
  • Finantzatzailea:: Ayuntamiento de Madrid

 

Eskerrik asko eta urtarrilean elkar ikustea espero dugu

 

CATEGORÍAS

Etiketak

Harpidetu zaitez RedEFESen buletinean

newsletter