22 January, 2021

Finantza etikoen eta solidarioen arloko hezkuntza-esperientziak mapeatzen

Urtarrilaren 23tik 29ra bitartean, 2021eko Munduko Foro Sozialaren abiapuntua ospatuko da birtualki; izan ere, hogei urte beteko dira 2001eko urtarrilean, Brasilgo Porto Alegre hirian, Munduko Foro Soziala sortu zenetik.

2021eko Munduko Foro Sozialean, kapitalismoaren krisiari buruzko eztabaida luze eta sakonen prozesu zabal bat egingo da. Horrez gain, erantzun politikoen eta ekintza globalen antolaketa sustatuko da, hala nola Davoseko Foro Ekonomikoarekiko konfrontazioa. 2021. urtean jarraipena emango zaie orain arte egindako kanpainei, borrokei eta ekintzei, harik eta Munduko Foro Sozialaren mundu mailako pandemia osteko edizioa egiten den arte. Aurreikuspenen arabera, 2021. urtearen amaieran edo 2022. urtearen hasieran egingo da Mexikon.

2021eko MFS-ren esparruan, Finantza Etiko eta Solidarioen Heziketaren aldeko Sareak (RedEFES) jarraipena eman nahi dio 2020ko Ekonomia Eraldatzaileen Munduko Foro Sozialean egindako lan kolaboratiboari, bai eta finantza etikoen arloko hezkuntza-esperientzien aldeko deialdia egin ere toki-mailan eta mundu-mailan.

Finantza etikoen erakunde eta irakasleen eta hezkuntza eraldatzailearen arteko topagune bat da RedEFES, zeinaren bidez baliabide pedagogikoak eta metodologikoak partekatu ditzaketen, hala nola finantza-sistemaren inpaktu sozialaren, ekonomikoaren eta ingurumenekoaren analisia. Horien bidez, finantza etikoak gizartea eraldatzeko tresna gisa erabiltzeko bultzada ematen da.

Finantza etikoen arloko hezkuntza-esperientzien bidez, ikasleek eta irakasleek, bai eta inplikatutako erakundeek ere, proiektu zabalak garatu ditzakete. Horien bidez, finantza etikoen inguruko ezagutzak, balioak, jarrerak eta praktikak sakondu ditzakete ikusmolde kritiko eta anitz batetatik abiatuta, eta ikuspegi feminista, intersekzionala, dekoloniala, komunala eta ingurumenekoa kontuan hartuta.

RedEFES sareak finantza etikoen arloko esperientzia ugari bildu ditu eta, orain, beste aurrerapauso bat eman nahi du. Hala, finantza etikoen inguruko hezkuntza-esperientzien mapatzea egiteko deialdia egingo du RedEFES sarea sustatzen duten erakundeen bidez: FETS, Finantza Etikoen Fundazioa, Oikocredit Katalunia eta Finantzaz Haratago. Horrez gain, Ekonomia Solidarioaren aldeko Curriculum Globalaren Kanpainarekin batera lan egingo du, tokiko nahiz munduko ekimen gehiago identifikatzeko eta horiek 2021eko MFSean ezagutarazteko.

Biltzen diren finantza etikoen eta solidarioen arloko esperientziak redefes blogeko esperientzien atalean partekatu eta ezagutzera emango dira, horrela, irakasleek nahiz hezkuntzako eragileek finantza etikoen inguruko hezkuntza eraldatzaileari buruz ikasitakoa zabal dezaten.

BAT EGIN EZAZU FINANTZA ETIKOEI BURUZKO HEZKUNTZA-ESPERIENTZIAK MAPATZEKO LANEKIN

Amaitzeko, 2021eko MFSren Agoran, urtarrilaren 28an, 14:00etan (UTC), tokiko nahiz munduko finantza etikoen hezkuntza-esperientzia guztiei gonbit egingo zaie haien esperientziak partekatu ditzaten ekimenetarako espazio birtualean. Modu horretan, tokiko ikuspegiak ezagutaraziko eta balizko aliantzak eta sare-lana sendotuko dituzte hezkuntza ekonomikoan, inklusiboan, jasangarrian eta eraldatzailean interesatuta dauden pertsonekin.

PARTE HARTU MFS-REN AGORAN ETA PARTEKATU ZURE ESPERIENTZIA

Harpidetu zaitez RedEFESen buletinean

newsletter