RedEFES Finantza etiko eta Solidarioen Heziketaren Aldeko Saretik, deialdi hau abiarazi dugu finantza etikoen arloko hezkuntza-esperientziak biltzeko eta 2022ko apirilaren 29 eta 30ean Bartzelonan egingo diren RedEFESen Estatu mailako III. Jardunaldietan aurkezteko (programa eratzear dago).
Nolako hezkuntza-esperientzien bila gabiltza?
Finantza-sistemaren eraginaren aurrean gazteen kontzientzia kritikoa bultzatzen dutenak, metodologia parte-hartzaileen bidez eztabaida eta hausnarketa aktiboa sustatzen dutenak eta hezkuntza kritiko eta askotarikoaren alde egiten dutenak, finantza etiko eta solidarioak alternatiba gisa ezagutzera ematen dituztenak.
Nori dago zuzenduta deialdia?
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, unibertsitateko eta Lanbide Heziketako irakasleei.
- Arlo formal, ez-formal eta informaleko hezitzaileei
- Hezkuntza eta gazteria entitateei
Arlo formal, ez-formal eta informaleko hezitzaileei
Bidal iezaguzu proposamenaren laburpena, edozein formatuan (bideoa, aurkezpena, dokumentua…), helburuak, metodologia, garapena, kokapena, data, adin-taldea eta parte hartuko luketen eragileak azalduz, otsailaren 21a baino lehen educacio@fets.org helbidera.
Informazio gehiago:
Gure blogean orain arte bildu ditugun hezkuntza-esperientzien berri izan dezakezu, baita RedEFES sarearen Estatu Mailako Jardunaldien aurreko edizioetako (2018 eta 2020koak) kronikei buruz ere.