Pasa den apirilaren 5, 6 eta 7an, FETS-ek Mundu mailako aldaketarako ekonomiaren forum sozialaren (FSMET) topaketetan parte hartu zuen, XES, RIPESS eta REASek antolatua, kolektibo, erakunde eta mugimendu sozialei lotutako 300 pertsona baino gehiago batu zituena, 40 herrialde ezberdinetakoak. Helburua elkar berriz ezagutzea eta aldaketarako ekonomiaren alde lan egiten duten aktore global anitzak hurbiltzea da, honela erronka globalak partekatzeko aliantzak ezartzeko eta FSMET-rako antolatzeko.
Jardunaldietan zehar 4 ardatzen erronka eta beharrei buruz eztabaidatu zen; ekonomia sozial eta solidarioa, ekonomia feministak, mugimendu agroekologikoa eta elikagai burujabetza, eta ohikoa, honetaz gain beste bi zeharkako ardatzak, politika publikoak eta prestakuntza eta ikerketa. Finantza etikoa eta solidarioa lantzen duten estatuko erakunde eta organizazioek, hala nola, Brasil, Argentina eta Hego Afrikakoak, finantza kapitalista neoliberalari aurre egiteko erronka nagusiei buruz hausnartu genuen, espekulazioan, lehian eta merkatuan oinarritua dagoena, hala nola bere instituzionalizazio eta kultura hegemonian.
Hezkuntza eta finantza etikoen topaketa espazioa: FSMET 2020ra bidean sareak sortzen.
Konfluentzien topaketa markoan, apirilaren 7an, larunbata, FETS eta Fiare Fundazioak, Oikocredit Katalunia eta Edualterren laguntzarekin eta Bartzelonako udalaren eta ACCDren babesarekin, Hezkuntza eta finantza etikoei buruzko topaketa bat antolatu zuten. 2018ko apirilean ospatu zen eta “Aldaketarako hezkuntza ekonomiko bategatik, bultza ditzagun finantza etikoak ikasgeletan” jardunaldiari jarraipena ematea zen helburua, non 60 pertsonak, hauen artean irakasleak eta GKEetako eta plataforma ezberdinetako kideak, hezkuntza ekonomikoaren modeloari buruz hausnartu zuten eta baita hezkuntza eta finantza etikoaren estatu mailako sare bat sortzearen beharrari buruz, esperientziak eta errekurtsoak konpartitzeko eta honela hezkuntza ekonomiko kritikoa eta pluralagoa bultzatuz ikasgeletan.
Aurtengo topaketen helburua hezkuntza eta finantza etiko eta solidarioaren esparruan elkarrekiko ezagutza bultzatzeko, elkarbanatzeko eta batera lan egiteko toki bat bilatzea zen, honela erakunde lokal, estatu mailakoen eta internazionalen aldaketarako hezkuntza ekonomikorako agenda bat sortzeko.
Topaketetan FETSek, Fiare Fundazioak, Campaña por un Currículum Global en Economía Social y Solidaria ( Mexiko, Argentina eta Kanada), Quartiers du monde (Frantzia), Edualter (Katalunia), Fonds Mondial pour le Développement des Villes (Frantzia), IES Med (Katalunia), Elkarcredit (Euskadi), Finantzaz Haratago (Euskadi), GRESP (Peru), Caritas (Frantzia), Instituto de Asuntos Culturales IACE (Estatukoa), REAS Andaluzia, REAS País Valenciano, Instituto de la Moneda Social (Katalunia) eta Fiare Euskadi eta Fiare Sur-ek parte hartu zuten.
Sarean lan egitea, RESen helburuen eta agendaren definizio kolektiboa FSMET 2020rako
Topaketak parte hartzaileek hezkuntza eta ekonomian egin duten lana ezagutzera ematen lagundu zuen, hala nola 2018ko jardunaldietan definitutako helburua aurkeztea. Helburu hauek kolektiboan eztabaidatu ziren, baita aliantza lokal eta internazionalak ezartzeko potentzialak eta limiteak, hezkuntza eta finantza etikoari buruzko sare bat sortzen jarraitzen lagunduko dutenak FSMET 2020rako.
Eztabaidaren helburu nagusiak, parte hartzaileen ekarpenekin, hauek izan dira:
- Hezkuntza eta finantza etikoen sarera gehitu: irakasleak, finantza etiko eta solidarioa lantzen duten erakundeak, aldaketarako hezkuntzaren aldeko organizazioak, hezkuntza kooperatibak, ikerketa taldeak, hezkuntza sindikatuak, Guraso elkarteak, gazteen hezkuntza erakundeak, hezkuntza arloan eragina duten ekonomia solidarioa praktikatzen duten organizazioak, etab.
- Gaur egungo ekonomia hezkuntza modeloari buruz eztabaidatu perspektiba kritiko eta plural batetik, begirada feminista, intersekzioanala, dekoloniala, komunala eta ingurunearekin errespetua duena.
- Aldaketarako hezkuntza ekonomia arloan gehitzearen beharra (bizitzaren sostengu bezala ulertuz).
- Hezkuntza ekonomikoan finantza etikoko praktika lokalak eta moneta sozialak bultzatzea, ekonomia sozial, solidario eta demokratikorako alternatiba bezala, logika feminista, pareko eta inklusibotik.
- Hezkuntza sisteman askotan ematen den ekonomiaren eta finantzen kontzeptua salatzea, bai edukien aldetik bai metodologia aldetik, eta geroz eta ugariagoa den ikasleetara banku hegemonikoen sarreraren kontra borrokatzea.
- Arlo lokal eta internazionalean hezkuntza eta finantza etikoei buruzko errekurtso eta marko etikoak (metodologikoak, praktikoak, esperientziak…) konpartitzeko espazioak sortu.
- Aliantza globalak sendotu eta aldaketarako hezkuntza ekonomiko inklusibo eta jasangarri bategatik lan egiten duten organizazioekin sarean lan egin.
Helburuei buruzko eztabaida aberasgarrian parte hartzen zuten pertsonek aldaketako ekonomia bategatik sareak sortzen jarraitzeko interesa adierazi zuen eta FSMET 2020aren markoan prozesu hau kolektiboan eraikitzen jarraitzea erabaki zen.