Helburua: “Pertsonak eta ingurunea ekonomiaren erdian jartzearen eta erauzketan, hazkundean, leian eta merkatuan oinarritutako ekonomiarekin amaitzearen aldeko mugimendu eta iniziatibak hurbiltzea, gizarte erresiliente eta kolaboratzaile batera bideratzeagatik borrokatzen dutenak, batera lan egitearen bidez aliantza eta ekintza estrategikoak sortu eta sendotuz.”
2020ko udaberrian Bartzelonak lehen Aldaketarako Ekonomia Forum Mundiala jasoko du. Honen garapena prestatzeko, apirilaren 5, 6 eta 7an mundu osoko ekonomia alternatiboari buruzko erakunde eta proiektuen ordezkariak kapital katalanean bildu ziren. Hauetako bat Ekonomia Sozial eta Solidarioari buruzko curriculum Global baterako Kanpaina izan zen, hezkuntza iniziatiba transnazional bat, hezkuntza formal, informal, ez formalean, erakundeen praktiketan eta mugimendu sozialetan ekonomia sozialaren baloreak eta ikaskuntzak zabaltzea helburu duena.
Bartzelonara egindako bisita aprobetxatuz, Erika Licón mexikarrarekin hitz egin genuen proiektuari buruz, Concordiako (Montreal) unibertsitatekoa irakaslea eta kanpainako kidea Kanadar Garapen Ekonomiko Komunitario Sarea (CCEDNet)-ren ordezkari moduan.
Nola sortu zen Ekonomia sozial eta solidarioari buruzko curriculum global bat sortzearen aldeko Kanpaina?
2016an, Argentinako Ekonomia Sozial eta Solidarioa sarea eremu honetako hezkuntza erremintak bilatzen hasi zen eta ikusi zen ez zegoela egiten ari zen dena ikusarazten zuen espaziorik. Orduan, deialdi bat zabaldu zen sareen sare bat sortzeko, eta 2017an kanpainaren oinarri izango ziren printzipio batzuk ezarri ziren. Ez dugu dirurik, baina miresgarria da lortzen ari garena. 8-10 sare edo erakunde ordezkarirekin hasi ginen eta urte batean kopuru hori bikoiztu genuen. Honek Ekonomia sozial eta solidarioaren barneko hezkuntza prozesuei buruz hitz egiteko espazio baten beharra islatzen du.
“Curriculum Globala” hitz egiteko modu bat da edo benetan bilatzen da korpus global eta konpartitu bat Ekonomia Sozial eta Solidarioari buruzko prestakuntzan?
Ez dugu ardatz uniforme bat sortu nahi “Hau da ikasi behar dena” esaten duena. Ikasgeletan eta ikasgeletatik kanpo jada egiten ari diren esfortzuak bistaratzea da asmoa. Hezkuntza ekintzetan, martxan eta erresistentzian ematen den ikaste prozesu bat bezala ulertzen dugu, bizitza osoan zehar ematen dena. Ekonomia eremutik baino gehiago, kanpaina hezkuntza sozialetik sortu zen, behetik eta hegoaldetik iparraldera. Alde akademikoa gero osatzen joan zen: gure helburuetako bat ESS mugimendua akademiarekin konektatzeko elkarrizketa espazioak sortzea da, Akademiak mugimenduari laguntzeko, eta ez hartaz aprobetxatzeko. Bultzatzen saiatzen ari garena printzipio partekatu batzuk dira.
Zeintzuk dira printzipio horiek?
Argi eta garbi feministak diren printzipioak daude, izan ere ez bada feminista ez da ESS (horregatik kostatzen zaigu ulertzea topaketa hauetan ardatza ekonomia feministatik aldentzea). Justizia sozial eta ingurunearekiko printzipioak. Hezkuntza prozesuak behatzen ditugunean ez dugu ama lurra aparte dagoen erakunde bat bezala bereizten.
Kanpainaren web orrian mundu osoan zehar dauden esperientzia ugari batzen dituen mapa bat ikus daiteke, askotarikoak, printzipioak konpartitzen dituztenak. Adibide pare bat jarri ahal zenizkiguke?
-Bartzelonan, adibidez, Edualter kasua daukagu, gai hau lantzen duten lehenengo eta bigarren zikloko irakasleei materialak eta erremintak sortzen dizkien erakundea da. Hezkuntza ez formalak hezkuntza formalean izan dezaken eraginaren adibide bat da. Kiberan (Kenia), gazte afrikarren herri hezkuntza eta jokoaren bidez ESS-a zer den ulertzeko espazioak zabaldu dira. Orain gai hauek futbolaren bidez jorratzeaz hitz egiten ari gara. Funtzionatuko ez duten erokeriak direla uste da, diziplina ezberdinak kapsuletan sartzen irakasten digutelako. Arreta jartzen ez diogun gazteria dugu, egiteko gogoz dagoena, orduan, zergatik ez egin?
[Beranduago, Claudia Alvarez, Argentinako Hezkuntza eta Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Sareko kidea eta Celina Valadez, Mexikoko Ekonomia Solidarioaren Bultzatzaile taldeko kidea batuko dira elkarrizketara azpimarratzeko “Ekonomia produkzioa, trukea eta bizitza antolatzeko modu bat da… arte taldeak daude, ura lortzeko borrokan dabiltzan taldeak, Ekonomia Solidarioa egiten dutenak. Ez da pertsona juridikoa ESS-a egiten duena, baizik eta ekintzak eta bere baloreek” dio Alvarezek. Celina Valadezentzat, ulertu behar da “Latinoamerikan Ekonomia Sozialaz Buen Vivir-en eremutik hitz egiten dugula. Bizitza zabal eta duina da. Artean, kulturan eta kirolean egiten ari diren ekintza hauek eskubidez betetako gizarte berri baten parte dira. ]
Ez formala –jarraitzen du Lincónek– ez da hainbeste ikusten eta hemen arazo bat dugu. Ikaste prozesuak ekintzan ematen dira, kolektibo bakoitzaren barruan, asanblada bakoitzean.
Ekonomia Sozial eta Solidarioaren (ESS) baloreak eguneroko praktiketan uste duguna baino presenteago daude?
Arazoa da baztertutako komunitateek ESS-a ikasi behar dutela uste dugula. Kontrakoa da: askotan beraiek dira balore horiekin bizi direnak eta guk ikasi beharko genuke. Adibidez, komunitate indigenatatik ama lurrarekin harmonian nola bizi ikasi behar dugu. Hau eskoletan ikasten ez dugun zerbait da, eta umiltasunarekin onartu behar dugu ez dakigula nola egin. Hezkuntzaren kontzeptuan dagoen harrotasun hau da kanpainarekin aldatu nahi dugun esentzia: Bata bestearengandik ikastean datza, jakintasunaren ekologia bat sortzea, Boaventura de Sousak esaten duen bezala: maila berdinean, ertzetatik sortutako ezagutzak ikusiz.
Aurrerakuntza gehiago egon dira ESS-a arlo formalean sartzeko orduan?
Ez hainbeste. Irakasten ez diren gaiak dira oraindik. Ikasleak dira jakiteko eta egiteko gogoz daudenak. Beraien bidez, unibertsitateek beraien programetan sartzeko presio sentitu behar dute. Conocordiako unibertsitatean, Montrealen, ekonomia alternatiboari buruzko aurre gradu bat sortzeko lan egiten ari gara, ez dagoelako. Master bat dago, baina gazteek karrera amaitzen dutenerako guztiz barneratua dute sistema kapitalista.
Ez al duzu uste hezkuntza sistemak ESS-a espezializazio sistema baztertu bat moduan barneratzea eta normalizatzearen arriskua dagoela?
Bai, gertatu daiteke. Orain arte arriskua ikerketan kontzentratu direla da. Ez dira espazioak zabaldu ESS mugimendua izateko “Hau da ikasi duguna” esaten duena. 2007ko krisitik modan jarri eta gero, unibertsitate askok ikerketara bideratu dute dirua, baina ez prestakuntza kritiko baten bidez jorratzera.
Hemen, ikasle kolektibo batzuk ez dute ekonomia liberalaren irakaskuntza desagertzea eskatzen, baizik eta beste teoria batzuekin batera irakastea.
Perspektiba kapitalista ikasi behar dugu zein barregarria den ulertzeko. Ikasleek jakin dezatela ekonomia kontzeptua gizartetik aldendu dela, nola esku ikusezin batek merkatua erregulatzen duen… Iseka ezagutu behar dute, nondik atera den ideologia hau, ez da teoria bat. Guk ere teoria bat sortzen dugu, baina zentzuzkoa, gizakia eta naturaren arteko armonian. Irakastearen alde nago, baina ikuspegi kritiko batetik.
Herrialde batzuetan, Brasilen adibidez, Jaïr Bolsonarok boterea eskuratu duenetik ematen du konplikatua izango dela saiatzea.
Hegoalde globalean ESS-aren parte izateak arriskuak dakartza. Bertan, akademia formaletik irteten zarenean, eta egiten hasten zarenean, jendea eta botere banaketa haserretzen duzu. Badaude beraien babes pertsonala arriskatzen dutenak eta komunitateak sortzen dituztenak; badaude beraien idazmahaitik lan egiten dutenak modu berdinean arriskatu gabe. Profil akademikoan, ekiten dugun pertsonok ez dugu tokirik. Akademiko bat ikaskuntzak sortzen dituena bezala ezagutzen zaio, baina hau oso bertsio harroputza da. Ez: Batera ikas dezagun, eta batera ikastea egitea da, eta akademian ez dago ekintzarako denborarik. Banaketa hau oso markatua dago, eta jendea kontratatzerakoan mila artikulu idatzi dituen pertsona bat kontratatzen da, ez kooperatibak eta proiektu komunitarioak sortu dituena.
Zuk urte asko daramatzazu eremu hau ikertzen. Zein dira desberdintasunik handienak ESS-aren arloari dagokionez?
Uste dut kontzeptua asko aldatzen dela eskualdearen arabera, aktorearen arabera eta egoen arabera. Batzuetan jendeak kontzeptuak sortzen ditu berdina izendatzeko, batzuetan onarpena lortzeko helburuarekin soilik. Nik nahiago dut konpartitutako baloreei buruz hitz egin. Kolektiboa bezalako balioak, erabakiak hartzeko orduan parte hartzea, patriarkala ez dena, aniztasuna, inklusioa…
Begirada dekoloniala ESS-an gehitzea premiazkoa dela esaten duzu.
Prestakuntza formalaren barruan sortu ez diren ikasketei garrantzi eta balore berdina ematean datza dekolonialismoa. Gure pribilegioak berrikusi behar ditugu eta nor ari den zeri buruz eta nork eramaten dituen ikasketa horiek ikusi behar dugu, eta hitz egiteko espazioa eman. Errealitatea ESS-a gehien ezagutzera ematen den tokia iparraldea dela. Topaketa honetan, adibidez: Dagoen aniztasun guztiaren berri ematen dugu? Mexikar moduan, amona indigenak dituena, asko harritzen nau etorri eta errazte talde guztia europarra dela ikusteak. Dekolonialismoa espazio hauek zabaldu eta gonbidatzean datza. Sare Kanadarraren zuzendari kontseiluan honi buruzko eztabaida bat hasi genuen orain dela gutxi, han ere gertatzen delako. Berdintasuna nahi da, baina emakume eta gizon zurien artean. Non geratzen da intersekzionalitatea? Espazio batzuk alternatiboak badira ere, sortu dituenaren pribilegioetatik kontzeptualizatzen dira.