2 May, 2019

Estatu mailako topaketa ikasgeletan finantzak bultzatzeko

Apirilaren 20 eta 21ean, Bartzelonan, estatu mailako “Aldaketarako hezkuntza ekonomiko bategatik, bultza ditzagun finantza etikoak ikasgeletan” jardunaldiak ospatu dira. Jardunaldiak FETS eta Fiare fundazioak antolatuak izan dira, Bartzelonako udala eta Kataluniako gobernuarekin batera eta Oikokredit Catalunya eta Enseñantes de Economía y Empresa fundazioaren kolaborazioarekin. Topaketan 60 pertsona inguruk hartu zuten parte, horien artean, irakasleak eta GKE eta plataformen parte hartzaileak. Fiare Sur, Centro, Baleares, Murtzia, Aragoi eta Euskadiko ordezkariak besteak beste.

 

 

Jardunaldien helburua gaur egungo hezkuntza ekonomikoari buruzko debate bat sustatzea izan da, ikasgeletan irakasten den ikuspegi eta metodologiari buruzko hausnarketa bat eginez, hezkuntza ekonomikorako alternatibak aurkeztuz, kritikoa eta plurala, esperientziak eta ikasgeletan finantza etikoak bultzatzeko hezkuntza baliabideak konpartituz eta irakasleen eta ikasgeletan finantza etikoak lantzea interesatzen zaien erakundeen arteko topagune bat sortuz.

 

Hezkuntza ekonomikoa eztabaidan

Ostiralean “10 urte finantza krisitik, zer ikasi dugu? Hezkuntza ekonomikoa eztabaidan” mahai ingurua ospatu zen, Arcadi Olivares (ekonomista eta aktibista politikoa), Domenico Villano (Fondazione Finanza Etica/Finantza etikoa fundazioa), Pedro Gozalbo (Asociación de enseñantes de economía y empresa/Ekonomia eta enpresa irakasleen elkartea) eta Beatriz Fernandezen (Economistas sin Fronteras/Mugarik gabeko ekonomistak) parte hartzearekin.

 

 

Arcadi Oliveres-ek gaur egun ekonomia mailan dagoen hezkuntza plana kritikatu zuen, “modelo bakarra eta neoliberala” irakasteagatik. Domenico Villanorentzat “ekonomia pertsonen zerbitzurako gizarte zientzia bat izan beharko luke”. Gaur egungo irakaskuntza ekonomikoaren alternatibei buruz Beatriz Fernandezek nabarmendu zuen “modelo berriak sortzen ari badira ere, gutxiengoa dira oraindik”. Pedro Gozalbok bere mintzaldian “unibertsitateetan matematikak modelo perfektu batean sortzen diren arazo txikiak konpontzeko irakasten dituzte, baina inork ez die ikasleei azaltzen modelo orokorrak desparekotasuna sortu eta planeta hondatzen duela”.

Ostiraleko jardunaldia “El Plan ilusión” antzezlanaren emanaldiarekin amaitu zen, Forn de teatre Pa Tothom-ek antzeztua. Antzezlanak ohiko bankuek hezkuntzan duten eraginari buruz hitz egiten du.

 

 

Ikasgeletako esperientzien trukea

Larunbata hezkuntza baliabide eta esperientzien hartu-emanera bideratu zen, erakutsi zuten ez soilik ekonomia justu, sozial eta solidario bat posible dela, baita irakastea posiblea dela ere.

Aurkeztu ziren baliabideak, “Zure diruak zuk bezala pentsatu behar du” Gida pedagogikoaren aktualizazioa, irakasleei zuzendutako “Educarci” on-line programa eta “Finantza hezkuntza berriz pentsatzen perspektiba etiko eta parabankario batetik” txostena.

 

 

Bigarren hezkuntzako, prestakuntza zikloetako eta unibertsitateko irakasleek beraien ikasgeletako esperientziak aurkeztu zituzten, modu berean, ikasle batek finantza etikoak zer diren ezagutzeak eta Ikaskuntza Zerbitzuko proiektu bat egiteak beretzat zer suposatu zuen azaldu zuen. Bartzelona, Mataró, Tarrasa, Palma de Mallorca eta Bartzelona eta Zaragozako unibertsitateetako esperientziak aurkeztu ziren.

Jardunaldiak Edualter-ek dinamizatutako parte hartze espazio batekin amaitu ziren, non irakasleek aurkitzen dituzten beharrak, erronkak eta zailtasunak landu eta ikasgeletan finantza etikoak bultzatzeko estatu mailako sare bat sortzeko lehen pausuak eman ziren.

 

 

Parte hartzaileek jardunaldiarekiko poztasuna erakutsi eta finantza etikoak hezkuntza zentroetan presente egotearen eta hezkuntza etiko, kritiko eta plural bat errealitate bihurtzeko batera lan egitearen alde agertu ziren.

CATEGORÍAS

Etiketak

Harpidetu zaitez RedEFESen buletinean

newsletter