2023ko azaroaren 10 eta 11n, Finantzaz Haratago sareak  RedEFESen IV. Jardunaldiak antolatu zituen Bilbon. Ekitaldian zehar, hezkuntza-sisteman Ekonomia eta Ekintzailetza irakasteko testuingurua aztertu genituen, eta hezkuntza ekonomiko, finantzario eta ekintzaile kritiko baterako alternatibak partekatu genituen.

Honakoak izan ziren jardunaldien helburuak:

– 23/24 ikasturterako lankidetza-proposamenak aurkeztea.

– Eskura dauden baliabide didaktikoei eta horiek indarrean dagoen hezkuntza-curriculumean nola txertatu erakusten duten tailerrak antolatzea.

– Ikasgeletan praktikan jartzen ari diren esperientzia eta tresna pedagogikoen karrusela aurkeztea.

– Hezkuntza formalean, informalean eta ez-formalean finantza etikoak landu nahi duten irakasleen eta erakundeen arteko topagunea bultzatzea.

Ez zinen jardunaldietan egon? Ikusi hemen saioetako batzuk:

Hitzaldia:

“Oportunidades y retos para la introducción de la ESS en el currículum académico a raíz de la LOMLOE”

Steilas sindikatua

Hitzaldia:

“Presentación de la herramienta Canvas Social para trabajar el emprendimiento sostenible en el aula”

Mugarik gabeko Ekonomialariak

Hitzaldia:

“Situaciones de Aprendizaje con enfoque ecosocial”

FUHEM

Ikusizko laburpenak:

Hala izan ziren jardunaldiak:

Ikusi berriz saioetako batzuk.
Ikusi zein izan zen jardunaldien egitaraua.
Lagun iezaguzu Eusko Legebiltzarrera iristen.

Harpidetu zaitez RedEFESen buletinean

newsletter