31 March, 2022

RedEFES Sarearen III. Jardunaldien programa eskuragarri eta izen-ematea zabalik

Kaleratu dugu jada RedEFESen III. Jardunaldien behin-betiko programa. Apirilaren 29 eta 30ean antolatuko ditugu jardunaldiak Bartzelonako Rosa Sensat irakasleen elkartean, eta izen-ematea zabalik dago dagoeneko.

Eman izena hemen!

RedEFESen hirugarren jardunaldi hauetan, finantza etiko eta solidarioetan heztearen aldeko sarea ehuntzen jarraitu nahi dugu, hezkuntza ekonomiko kritikoagoa eta pluralagoa bultzatuz, beste ekonomia bat posible, premiazko eta beharrezkoa dela erakusten diguten hezkuntza-esperientziak ezagutuz eta partekatuz.

Ostiralean, honakoen eskutik aktibismoan hezteak duen garrantzi lokal-globala planteatuko dugu: Banka Armatuko Kanpainako Koldobi Velasco; LabCoop eta Aktibismo Ekonomikoko Eskolako Guernica Facundo Vericat; eta DAWN Sare Feministako -Ekonomia Feministako Eskolak- Flora Paternio.

Egungo hezkuntza ekonomikoaren curriculumaren eta ikuspegi eraldatzaile batetik egindako proposamenen inguruko eztabaidarekin jarraituko dugu. FETS – Finançamet Ètic i Solidari erakundeko Nina González izango dugu mahaia moderatzen eta azken urteotan RedEFESek egin duen lana partekatzen. Bideo bat bidaltzen digun Curriculum Global Kanpainako Claudia Alvarezek hartuko du parte, Mexikoko FSMra bidaiatzen egongo delako. gainera, honako partaideak izango ditugu: Finantzaz Haratago sareko Irati Cifuentes; Elena Carbonell Kataluniako Ekonomia eta Enpresa Irakaskuntzen Elkarteko kidea; eta Lucía Gómez Finantza Etikoak Fundazioko kidea. Horiekin batera, ekonomiako hezkuntza-curriculum baten beharraz hausnartuko dugu, zentzu kritikoa, solidarioa eta komunitarioa garatzea ahalbidetuko duena, bizitzaren iraunkortasuna erdigunean jarriko duten ereduetarantz aurrera egiteko.

Eta lehenengo egunari amaiera emateko, Teatrolari konpainiaren eta Geltokiren “¡Desbanka la Banka!” izango dugu, eztabaidari eta hausnarketei ikuspegi dinamikoago bat gehitzen lagunduko digutenak. Ezin duzu galdu!

Larunbatean, irakasleei eta hezitzaileei metodologia desberdinen bidez ikuspegi ekonomiko eraldatzailea txertatzeko aukera emango dieten proposamen zehatzagoetan sartuko gara. Javier Eguiara (Finantzaz Haratago saretik, moderatzaile lanetan), Javier Murillo (Bigarren Hezkuntzako irakaslea eta UCMko irakasle elkartua), Félix Pardo (UBko Filosofiako eta Bigarren Hezkuntzako Masterreko irakaslea), Joseba Larriba (Finantzaz Haratago) eta Elisabet Aznar (LaNaveVa) izango ditugu.

Eta bazkaldu aurretik, estatu mailako finantza etiko eta solidarioetako hezkuntza-esperientzien karrusela errepasatuko dugu. Esperientzia horiek jaso ahal izan ditugu horretarako, eta prozesu honetako ikaskuntza guztiak partekatuko ditugu inplikatutako pertsonekin batera.

Jardunaldiei amaiera emateko, kolektiboki landuko ditugu ondorioak, Mexikoko Munduko Foro Sozialari begira, eta gure proposamena bidaliko diogu, finantza etiko eta solidarioen aldeko hezkuntza ekonomiko kritikoa eta anitza sustatzen jarraitzeko.

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN:

 

Harpidetu zaitez RedEFESen buletinean

newsletter