BALIABIDEAK
Honek partekatuaH
Finantzen munduan dena da ikusezina; irabaziak, galerak, zorrak, inbertsioak, balioak… Dirua ere, ekonomiarekin geratzen zitzaigun lotura ukigarri bakarra zena, desagertuz joan da: Kripto bihurtutako txanpona, orain Bizum bidez egiten diren truke fisikoak, ikusten ez ditugun diru-eramaileak diren kreditu-txartelak… Etengabeko estimuluak jasotzen ditugu, gero eta gehiago edukitzera gonbidatzen gaituztenak: beti gehiago maitatzera, pertsona gauzatuak sentitzera… Baina, zer da arrakasta? Sistemak irakatsi digun zerbait da; arrakasta bilatu egin behar dugu, eta lortu. Baina sistemak ez digu azaldu ez lortzeak pertsonengan izan dezakeen eragin emozionala, ezta haietako askok bidean ordaintzen duten prezioa ere. Dokumentalak gure emozioak eta horiek hartzera garamatzaten erabakiak elkarrizketan jartzen ditu, ekonomiak gure egoera emozionalari eragin diezaiokeelako eta erabaki oldarkorrak edo zuhurragoak hartzera bultza gaitzakeelako. Adibidez, argiaren ordainagiria ezin ordaintzea, autoa aldatu behar izatea, familia ugari baten zaintzari aurre egitea… Ekonomia zuzenean lotuta dago gure oinarrizko beharrizanekin.
Bankuak eta ekonomia berriak bezalako gaiak landu ohi diren moduari buelta bat eman nahi diogu. Psikologo bat edo hacker “etiko” bat bezalako profil desberdinen bidez, finantzen alor ikusezinaz hausnartzeko kontakizun bat eraikiko dugu.
Ikusi ezazu Finantzaz Haratago sarearen ‘El fracaso del éxito’ dokumental laburra. Al Borde Filmsek ekoiztu du eta hemen ikus dezakezu osorik:
Dokumentala zure ikastetxean edo beste espazio kolektibo batean proiektatzen baduzu, eskertuko genizuke helbide honetan jakinarazten badiguzu: info@finantzazharatago.org
Informazio horrek datuak eta estatistikak biltzeko balio digu.