24 March, 2025

Arcadi Oliveres 2025 sariaren ebazpena: hein berean saritutako bi hezkuntza proiektuak

Arcadi Oliveres Sariaren 4. edizioko Balorazio Batzordeak ikasgelan finantza etikoak txertatzen dituzten hezkuntza-proiektuen ebazpena erabaki du. Ebaluazio prozesuaren ondoren, Batzordeak, bidegarritasunagatik eta justizia ekonomiko globalarekiko konpromisoagatik nabarmentzen diren bi ekimen hein berean saritzea erabaki du.

Honako bi proiektu hauek izan dira edizio honetan saritutako proiektuak:

  1. Ortzi-mugak zabaltzen”, José Luís Álvarez Arenalek aurkeztuta, Zorrilla BHIn martxan jartzekoa (Valladolid, Gaztela eta Leon).

Proiektuaren helburua, ikasleek, tokiko erronketatik zein erronka globaletatik abiatuta (klima aldaketatik, gizarte desberdintasunetik eta krisi ekonomikoetatik, adibidez) erantzukizun eta herritartasun globalaren zentzua ulertzea da, haien finantza erabakiek ongizate orokorrari lagun diezaioten.

  1. Biabanca eboluzioan”, Ana Úbeda Tiradok eta Maite Villaverdek aurkeztua, Miquel Biada Institutuan martzan jartzekoa (Mataró, Katalunia).

Finantza etikoen printzipioen adibideetatik, horiek praktikan jartzetik abiatuta, eta printzipio horiek barne-ekintzailetza ekosozialarekin eta ekonomia sozial eta solidarioarekin lotuta, dirua bitarteko gisa erabiltzearen ondorioen ezagutza bultzatuko da (eta ez dirua helburu nagusi bezala).

Bi ekimen horiek aintzat hartu dira ikasgelan finantza etikoen ezagutza sustatzeko duten gaitasunagatik eta hezkuntzaren bidez gizartea eraldatzeko egiten duten ekarpenagatik. 2024-2025 ikasturteko azken hiruhilekoan ezarriko dira ikasgelan.

RedEFESetik zorionak ematen dizkiegu saritutako proiektuei.

CATEGORÍAS

Etiketak

Harpidetu zaitez RedEFESen buletinean

newsletter