16 April, 2019

EKONOMIA KRITIKOA IKASGELETAN BERE TOKI BILA

Ikastetxe gutxik dute ekonomia hegemonikoa zalantzan jartzen duen tailerrik. Gaur, Matarón, IES Miquel Biadako modulu profesionaletako ikasleek bisita dute. DBH 4ko ikaskideak etorri dira beraien urte amaierako proiektuaren irizpide etikoak zalantza jartzera gonbidatzera: Argi indarra Endesari kontratatuko diote edo SomEnergiari? Salduko diren produktuak bidezko merkataritzakoak izango dira? Kuota bat gordeko dute langabezian dauden langileentzat?

Erantzunetatik abiatuz, eztabaida hasiko da. Prestakuntza zikloetako ikasleek beraien apustuen ondorio sozial eta ingurune inpaktuei buruz hausnartuko dute. Ondoren, behin proiektua amaitua dagoenean, DBH 4ko ikasleak zabaldu duten banku etikoaren bulego berrietara joango dira. Hauek etorkizuneko enpresaren konpromiso etikoa baloratuko dute, eta hau kontuan izanda, kreditu bat edo beste bat emango diete enpresa posible egiteko.

Ekonomiari buruzko ikuspegi kritikoa gehitzen duten hezkuntza ekintzak geroz eta gehiago dira, baina Mataróko IES Miquel Biadaren bezalako ekintzak anomaliak dira oraindik Kataluniako hezkuntza sisteman. Bigarren ziklotik unibertsitatera, modelo neoklasikoaren hegemonia guztiz nagusitzen da. Harresia gogorra da? Zulatu daiteke?

Hain zuzen ere, datorren asteburuan (apirilaren 20 eta 21) Bartzelonan “Aldaketarako hezkuntza bategatik. Ikasgeletan finantza etikoak bultzatzen ditugu” topaketa ospatzen da. FETS-ek eta Finantza etikoak fundazioak antolatua, Bartzelonako udala eta Gobernu Katalanaren Garapenerako Kooperazio agentziaren laguntzaz. Estatu mailako topaketa honen helburua hezkuntza ekonomiko kritiko eta plural batentzako alternatibak sortzea eta finantza etikoak ikasgeletan lantzearen alde daude irakasle eta erakundeen arteko elkargune bat sortzea da.

 

 

Ekintzailetza eta status quoa

“Eskandalu bat da, deformazio bat.” Arcadi Oliveres ekonomistak argi dauka. Gaur egun ekonomiako ikasgaiak zentro gehienetan modu okerrean ematen direla uste du, eztabaida gabe, gaia: “A, Enpresaren ekonomia”, batxilergoan ematen den irakasgaietako bat da, bertan, kapitalismoaren oinarri guztiak ezagutzera ematen dira: espekulazioa, banka tradizionala… Normala den moduan, amaitzen dutenean, ikasleek Enpresa zientziak ikasi nahi dituzte. “Niri ekonomia pertsonen eta kolektiboen zerbitzura dagoela erakutsi zidaten” sentitzen du.

Pedro Gozalboren iritziz, Ekonomia eta Enpresa irakasleen elkarteko presidentea, 2012 hasi zen bigarren zikloan ekonomiaren ikuspegi bakar bat txertatzen, DBH 3ko Ekintzailetasuna ikasgaiaren sarrerarekin. “Orduan, murrizketekin batera, ekintzailetza krisi egoerari aurre egiteko modua bezala aurkeztu zen: Herritarrak krisiaren erantzule bezala aurkeztu ziren eta konpetentzia behar genuela esaten ziguten. Erantzun kolektiboak urrunduz, ekintzailetza aldaketa sozialerako erreminta moduan ezarri zen” azaltzen du Gozalbok. Hiru urte eta gero, ekonomia beste kurtsoetara heldu zen eztabaidatutako eskola curriculum baten bidez. “Arazoa da ez zela espezialisten komunitatearekin lan egin”, adierazten du Gozalbok. “Banku tradizionalaren zerbitzuan dauden interesetatik abiatuz diseinatu ziren edukiak eta ikasleak kontsumitu, zorrak izan eta finantza modelo hegemonikoaren markoa erabiltzea nahi izatea planteatzetik abiatu zen.”

Kataluniako eskoletako finantza hezkuntza programa (EFEC), beraien datuen arabera 75.000 ikaslera heldu dena, 362 zentrotan, kritiken foku handia da. Ezarri zenetik, 2012an bertan, garapenerako lankidetza erakunde publiko pribatu baten eskutik, hauen artean, Kataluniako gobernua, Finantza Ikasketen Institutua (IEF) eta BBVA, CaixaBank, Banco Sabadell eta Banco Santander finantza erakundeak. DBH 4ko eta nagusi eskoletako ikasleei zuzendutako ikastaro hauetako asko banku hauetako langileek ematen dituzte eta Hezkuntza Ekonomiko Kritiko baterako Plataformaren (PLEEC) parte diren hainbat erakunde, sindikatu eta mugimendu sozialen kritikak jasan ditu. PLEEC-ak uste du “diru publikoarekin mantentzen den hezkuntza ezin dela inola ere finantza entitatearekin batu, izan ere hauek izan dira krisi egoera honen erantzule diren elementuetako bat” eta curriculum ofizialean “ekonomia kritiko, feminista eta ekologista batenganako apustua” erreklamatzen du. Gozalborentzat, plataformako kidea dena, “EFEC-tik gazteei transmititzen saiatzen gara ez dutela pentsio publiko duina izango eta pentsamendu horrekin beraien etorkizuna pentsio eta kontsumo plan batekin, maileguekin, eta ekonomiaren ikuspuntu askoz indibidualistarekin planifikatu beharko dutela. Hau dena Finantza Hezkuntza Institutuak sortutako materialekin, sektoreko entitateek sortua.

“Irakasle bezala”, pentsatzen du Gozalbok, “uste dut ikasleei ikuspuntu ezberdinak konparatzen lagundu behar diegula. Modelo ekonomiko ezberdinen ondorio indibidual, kolektibo eta ingurunearen ondorioen berri eman behar diegu, edo emakumeak ekonomian jasaten duen egoerari buruz. Bigarren zikloan presente egon behar den materia da, baina ekonomia emantzipaziorako tresna bezala ulertuta, ez alienazio tresna bezala.

 

 

Pluraltasuna bilatzen

Pluraltasun eskari berdina sentitzen da unibertsitate katalanetan. Pol Guillaumes Ekonomiako ikaslea da Pompeu Fabra Ikastetxean (UPF) eta Post-Crash Bartzelonaren parte da, mundu osoan dauden ekonomia ikasleen 19 elkarteetako bat eta 2014an deialdi bat egin zuten “ikasgeletara mundu erreala bueltatzeko, hala nola, debatea, teoria eta metodoen pluralitatea” “diziplina berriztatu eta arazo sozialei erantzuna emateko espazioak sortzeko” helburuarekin. “Ez da posible krisi aurretik erabiltzen ziren erreminta berdinekin ikasten jarraitzea, ezer gertatu ez balitz bezala” azpimarratzen du Guillaumesek. “Gure helburua ez da eredu ekonomiko ona zein den esatea, neoklasikoaren alternatiba izan daitekeen eredu teoriko ezberdinei buruzko debate bat sortzea baizik, keynesianoa, marxista edo austriar eskola izan daiteke. Baina ekonomia publikoaren beste aspektu batzuei buruz hitz egitea ere bai, izan ere, BPGaren %50a da eta ez ikasten. Tresna guztiak eskura izan behar dira munduan eragina izateko, hau delako azken finean ekonomiaren helburua”. Arcadi Oliveresentzat, 1980an Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB) irakasle moduan lan egiten hasi zena, “ikuspegi pluralitatea bilatzea lehen pausua izango litzateke, gero, modelo bakoitzak dituen ondorio sozialak eta ingurune ondorioak baloratu beharko lirateke.”. Oraingoz, indarra duen ahots bat bakarrik entzuten da. “80. hamarkada inguruan hasi zen ezartzen, ongizate-estatuaren krisiarekin, Erresuma Batuan, Tatcherrek bultzatua eta ekialdeko blokeren porrotarekin. Gaur egun ez da errentaren banaketa txarrari buruz eztabaidatzen, ezta paradisu fiskalei buruz, hazkuntza mugagabeak hitz sakrosantu bat izaten jarraitzen du eta diziplina matematizatu egin da. Nik frankismoan zehar ikasi nuen Ekonomia, eta historia eta soziologia ikasten genuen: gaur egun dagoena baino ikuspegi akademiko zabalagoa geneukan.

Post Clashetik diziplinartekotasun eta metodologia kualitatibo gehiago eskatzen da.

“Espainiako unibertsitatetako ekonomia ikasketen informeak” dioenez, 2015ean kredituen %5ak soilik izan zen diziplinartekoa, “eta hauetako gehienak Zuzenbidera bideratuta zeuden”, azpimarratzen du Pol Guillaumesek. Beretzat, arrakala nagusia irakasleek ikasgeletan beraien ikerketak sartzean datza (askotan publizitate faltagatik ikasleek ezagutzen ez dituztenak) eta baita erakundeak antolatzen dituen ekintzek zabaldu ditzaketen bideak.

Adibidez: Pasadan martxoaren 6 antolatu zen fiskaltasun eta generoari buruzko eztabaida (Montse Ballarin eta Ekonako kide den Sergi Cutillasek emana), bertatik Fiskaltasuna irakasgaian aholku moduan sartzen saiatu behar garen ondorio batzuk atera ziren.

Perspektiba feminista moduan (“ez duena inongo presentziarik fakultatean” dio Guillaumesek), beste perspektiba kritiko batzuk oso irakasgai eta graduondo berri gutxitan ematen dira (Bartzelonako Unibertsitateko Ekonomia fakultatean adibidez, mikroekonomia irakasgaiko lehen mailan banka etikoa sartu da). Hain zuzen ere, aurten UAB-ek graduondo berri baten lehen edizioa jarri du martxan, Ekonomia Sozial eta Solidarioa: Garapen lokala, Kooperatibismoa eta Transformazio Soziala, unibertsitatea, Sabadelleko udala eta lurraldeko ekonomia sozial sarearen (Telar Cooperativo-k ordezkatua) kooperaziotik sortua. Arcadi Oliveresek ikasketa berri hauen balioa onartzen du, baina garrantzi gutxiko espazioa baino ez izatea sentitzen du.

 

 

Arrakala bat zabaldu

Finantzen ikasketa gehitzea horman egiten den lehen arrakala da.
Bartzelonako Sants auzoko kooperatibak bisitatu eta ezagutu, zentroan bertan ikasleen kooperatiba bat sortu. EFEC-a kontra programatu kritikatzen duen baztertuaren antzerki emanaldiarekin. Haztebanqueroren bidez sistema hackeatu, finantza etikoa lantzen duten erakundeen hitzaldiak jaso: Eskola mundutik ere gailentzen den ekonomiarekin amaitu nahi dute, askotariko ekintza ezberdinen bidez. Orain dela lau urte, adibidez, Centro Promotor de Aprendizaje Servicioren laguntzarekin, Oikocreditek, ekonomiari buruzko ikuspegi kritiko bat txertatzeko metodologiak bultzatzen lan egiten du. Marti Bonetararentzat, erakundeko kide dena, “finantza etikoak eta zerbitzu ikasketek hasiera berdina dute: inguruaren beharretatik abiatzen dira, beste erakunde batzuekin lan egitea bilatzen dute, baloreekin lan egitea bilatzen dute eta prozesu jarraitua eta hausnarketa behar duena da.” Mataróko Miquel Biada Institutuaren kasua ez da anekdotikoa. Cuatro Lados institutua edo Bartzelonako Xavier eskola tekniko profesionala, hauek ere HECHOS-en laguntza dutenak, finantza etikoei buruzko lana komunitateari zerbitzua bezala txertatu dute: hiruhileko batean ikasleek ez dituzte soilik honek dituen alde positiboak ikasiko, familiei, kideei eta lurraldeko beste espazio batzuei zuzendutako sentsibilizazio kanpainak ere egingo dituzte. “Zerbitzu ikasketarekin agian ez zara askorengana helduko, baina inzidentzia askoz handiagoa da. Irakasleen artean ere bai.” Baieztatzen du Bonetak.

Nahiz eta sektoreko erakundeetatik irakasleen ikasketa talde bat sortzea sustatzen ari den, beste gauza batzuen artean espiritu kritikoa duten gida pedagogikoak eztabaidatu eta berrikusten dituzte, Maria Antonia Bartoliren ustez, HECHOS-eko lehendakaria eta Fiareren Mediterraneo inguruan erreferentea dena, “Finantza etikoei buruzko jakintza oso gutxi zabaldua dago”. Hala ere, Bonetak bezala, Kataluniako gobernuaren curriculum ofizialean ekonomia beste perspektiba batetik lantzeko hainbat arrakala daudela uste du. “Ekintzailetasunarekin gertatzen ez den bezala, finantza etikoak ia ez dira aipatzen, baina curriculumak modu etikoak heziko dela aipatzen du.” Dio Bartolík. “Oso modu orokorrean aipatzen da”. Burutzen du Bonetak: “mundu ezberdin bat sortzeari buruz hitz egiten da eta irakasleak dira gaiak mugatu behar dituztenak. Beste gauza bat testu liburuak dira.” Han, ikuspegi kritikoa eskasagoa da. Horregatik, Bartolíren ustez, finantza etikoak lantzen dituzten erakundeek hainbat eremutan alternatibak sortzeko lan egin beharko dute: irakasleen prestakuntzatik eta baliabide propioak sortzetik, PLEEC plataforma parte hartzeraino, beste gauza batzuen artean. “Beste hezkuntza ekonomiko bat behar da”, azpimarratzen du, “beharrezkoa eta posiblea da.”

Harpidetu zaitez RedEFESen buletinean

newsletter