Bartzelonako Unibertsitateak, FETS-ek eta Finantza etikoa fundazioak martxan jarri dute finantza etikoei buruzko lehen ikastaroa Kataluniako komunitate unibertsitarioari zuzendua. Bi kreditu balio duen ikastaroa, modu erdipresentzialean emango da, uztailaren 3 eta 24a artean.
Ikastaroa “finantza etikoa ikasgeletara eraman” proiektuaren parte da, Finantza etikoa fundazioak eta FETS-ek bultzatua eta Kataluniako gobernua eta Bartzelonako udaletxearen kolaborazioarekin.
Ikastaro berria pausu bat gehiago da Bartzelonako Unibertsitatearentzat ekonomia sozial eta solidarioa eta finantza etikoari buruzko materiala ikasgeletan txertatzeko bidean. Unibertsitate Katalanak bultzatutako beste ekimen hauetara gehitzen da, Ekonomia Sozial foroa eta Aracoop-en kooperatibismoa sustatzeko ikastaroa. Matrikulatzea interesatzen zaien pertsonak Bartzelonako unibertsitatearen idazkaritza administratiboaren bidez egin dezakete.
Ikastaroari buruzko informazio guztia esteka honetan lortu daiteke.