24 July, 2023

Finantza etikoen hezkuntza-esperientziak jasotzeko epea luzatu dugu

Finantza etiko eta solidarioetako hezkuntza-esperientzien bila ari gara. Baduzu bat? Hala bada, zatoz Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Heziketa Zikloetako eta Unibertsitateko irakasleentzako Ekonomia eta Finantza Hezkuntza Kritikoari buruzko IV. RedEFES Jardunaldietara aurkeztera.

Finantzaz Haratagok, Finantza Etiko eta Alternatiboetako Hezkuntzaren Euskal Sareak, RedEFES sarearen Estatuko IV. Jardunaldiak antolatuko ditu, hezkuntza-sisteman Ekonomia eta Ekintzailetza irakasteko testuingurua aztertzeko eta hezkuntza ekonomiko, finantzario eta ekintzaile kritiko baterako alternatibak partekatzeko.

Finantza etiko eta solidarioak landu badituzu ikasgelan, kontaiguzu galdetegi honetan eta aurkez ezazu jardunaldietan: finantza-sistemaren eraginei buruz gazteen kontzientzia kritikoa bultzatzen duten esperientziak, metodologia parte-hartzaileen bidez eztabaida eta hausnarketa aktiboa sustatzen dutenak, eta ekonomia-hezkuntza kritiko eta askotarikoaren alde egiten dutenak, finantza etiko eta solidarioak alternatiba gisa ezagutzera ematen dituztenak.

IRAILAREN 29RA ARTE LUZATU DUGU ESPERIENTZIAK BIDALTZEKO EPEA.

Bestalde, zure esperientzia Arcadi Oliveres sarietara aurkeztera animatzen zaitugu. Irabaziz gero, zure ekimena garatzen lagunduko dizugu.

Ikusi RedEFESen IV. Jardunaldien informazio guztia hemen.

Harpidetu zaitez RedEFESen buletinean

newsletter