23 February, 2022

RedEFES – Finantza Etiko eta Solidarioen Aldeko Sareak III. Jardunaldiak

GORDE DATA!

III. RedEFES jardunaldi presentzialak Bartzelonan, 2022ko apirilaren 29an eta 30ean.

Lau urte ondoren, RedEFES – Finantza Etiko eta Solidarioen Aldeko Sareak III. Jardunaldiak antolatu ditu, egungo ekonomia-hezkuntzaren ereduari buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko, bai eta finantza etiko eta solidarioetatik hezkuntza ekonomiko kritiko eta anitza lortzeko aukerak elkarbanatzeko.

Ekonomia-hezkuntza eraldatzailea bultzatu nahi duten pertsona eta erakundeak gonbidatzen ditugu: hezkuntza-erakundeak, irakasleak, hezitzaileak, gazte-erakundeak, finantza etikoetako erakundeak eta ekonomia solidariokoak.

 

Laster partekatuko dugu programa osoa!

 

HELBURUAK

  • Egungo ekonomia-hezkuntzaren ereduari buruzko eztabaida sustatzea eta ikasgeletan nagusi diren ikuspegi eta metodologiei buruz hausnartzea.
  • Ekonomia-hezkuntza kritikorako eta pluralerako bestelako aukerak planteatzea.
  • Finantza etikoak bultzatzeko hezkuntza-esperientziak eta -baliabideak ikusaraztea eta elkarbanatzea.
  • Hezkuntza formalean, informalean eta ez-formalean finantza etikoak landu nahi duten irakasleen eta erakundeen arteko topagunea bultzatzea.

 

Luzatu egin dugu finantza etiko eta solidarioen arloko  hezkuntza-esperientzietarako epea.

Honelako esperientziarik egin baduzu, bidal iezaguzu laburpen bat eta aurkez ezazu jardunaldietan: finantza-sistemaren eraginei buruz gazteen kontzientzia kritikoa bultzatzen dutenak, metodologia parte-hartzaileen bidez eztabaida eta hausnarketa aktiboa sustatzen dutenak, eta ekonomia-hezkuntza kritiko eta askotarikoaren alde egiten dutenak, finantza etiko eta solidarioak alternatiba gisa ezagutzera ematen dituztenak.

Bidal iezaguzu zure proposamena redefes@redefes.construccio.link helbidera martxoaren 15a baino lehen.

GARRANTZITSUA: Arazo teknikoak izan ditugu redefes@redefes.construccio.link helbidearekin azken astean zehar. Ezin izan baduzue zuen proposamena bidali, mesedez, bidali berriz ere. Eskerrik asko eta barkatu eragozpenak.

CATEGORÍAS

Etiketak

Harpidetu zaitez RedEFESen buletinean

newsletter