'El fracaso del éxito' dokumentala

BALIABIDEAK

'El fracaso del éxito' dokumentala

Honek partekatuaH

Formatua
Video
Baliabide
23:16
Egile:
Finantzaz Haratago; Al Borde Films

Finantzen munduan dena da ikusezina; irabaziak, galerak, zorrak, inbertsioak, balioak… Dirua ere, ekonomiarekin geratzen zitzaigun lotura ukigarri bakarra zena, desagertuz joan da: Kripto bihurtutako txanpona, orain Bizum bidez egiten diren truke fisikoak, ikusten ez ditugun diru-eramaileak diren kreditu-txartelak… Etengabeko estimuluak jasotzen ditugu, gero eta gehiago edukitzera gonbidatzen gaituztenak: beti gehiago maitatzera, pertsona gauzatuak sentitzera… Baina, zer da arrakasta? Sistemak irakatsi digun zerbait da; arrakasta bilatu egin behar dugu, eta lortu. Baina sistemak ez digu azaldu ez lortzeak pertsonengan izan dezakeen eragin emozionala, ezta haietako askok bidean ordaintzen duten prezioa ere. Dokumentalak gure emozioak eta horiek hartzera garamatzaten erabakiak elkarrizketan jartzen ditu, ekonomiak gure egoera emozionalari eragin diezaiokeelako eta erabaki oldarkorrak edo zuhurragoak hartzera bultza gaitzakeelako. Adibidez, argiaren ordainagiria ezin ordaintzea, autoa aldatu behar izatea, familia ugari baten zaintzari aurre egitea… Ekonomia zuzenean lotuta dago gure oinarrizko beharrizanekin.

 

Bankuak eta ekonomia berriak bezalako gaiak landu ohi diren moduari buelta bat eman nahi diogu. Psikologo bat edo hacker “etiko” bat bezalako profil desberdinen bidez, finantzen alor ikusezinaz hausnartzeko kontakizun bat eraikiko dugu.

 

Ikusi ezazu Finantzaz Haratago sarearen ‘El fracaso del éxito’ dokumental laburra. Al Borde Filmsek ekoiztu du eta hemen ikus dezakezu osorik:

 


Dokumentala zure ikastetxean edo beste espazio kolektibo batean proiektatzen baduzu, eskertuko genizuke helbide honetan jakinarazten badiguzu: info@finantzazharatago.org

Informazio horrek datuak eta estatistikak biltzeko balio digu.

Baliabideen hizkuntza
Español, Euskara
Kategoria
Ekonomia sozial eta solidarioa, Inpaktuak, Finantza etiko orokorrak, Gizarte eta Elkartasun Ekonomia
Publikoa
Sentsibilizazioa

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Baliabideen esteka
Balorazioak
5.01

Harpidetu zaitez RedEFESen buletinean

newsletter