19 April, 2021

ELKARGUNE JARDUNALDIAK: Hezkuntza-, Gizarte- eta Ekonomia-Eraldaketa Bizitzaren eta Planetaren Jasangarritasunerako

Maiatzaren 3tik 7ra Finantzaz Haratagok hainbat topaketa antolatuko ditu finantza etikoei eta ekonomia eraldatzaileei buruz eztabaidatzeko, jasangarritasunerako aukera ematen duen gizarte- eta ekonomia-eraldaketa proposamen gisa.

 

2020an Ekonomia Eraldatzaileen Munduko Foru Sozialean (EEMFS) finantza etikoen elkargunean parte hartu genuenetik, toki eta nazioarte mailan topaketa aberasgarri ugari sortzea lortu dugu. Era berean, elkarguneen arteko espazioetan aktiboki parte hartzeko aukera izan dugu.

Guzti horrek harremanak sortzeko eta elkarrengandik ikasteko aukera eman digu, ez bakarrik finantza etikoetarako erakundeen artean, baizik eta hauen eta ekonomia eraldatzaileen beste sare eta erakunde batzuen artean. Honela, finantza etikoek geure burua ikusarazi dugu ekonomia hauek behar duten euskarri gisa, aldi berean elkarrekin finantza sistema etiko integrala eta demokratikoa eraikitzeko apustua nabarmenduz.

Boterea eraldatzeko geure estrategiekin eta gainerako ekonomia eraldatzaile eta mugimenduekin batera lan egin behar dugu, honela korporazio handien giza- eta ingurumen-eskubideen urraketa sistematikoari elkarrekin aurre egiteko, baita banku nagusiek kontzeptu batzuekiko burutzen ari diren jabetze geroz eta handiagoari aurre egiteko, esate baterako ingurumen eta gizarte jasangarritasuna.

Horregatik, EEMFSan hasitako bidea jarraitzea erabaki dugu, 2021ean Euskadira ekarriz iazko Foruan eztabaidatutako esperientzia garrantzitsuak: finantza etikoak, ekonomia sozial eta solidarioa, hezkuntza kritikoa, esperientzia eraldatzaileak, agroekologia eta elikadura burujabetasuna, ekonomia feminista, etab. Gure asmoa zen 2021ean bilerak gure herrialdean aurrez aurrekoak izatea, baina, tamalez, pandemiaren ondorioz ez da posible izan. Hortaz, topaketak online izango dira eta ordu eta erdi baino luzeagoak ez egiten saiatuko gara. Hala era, poz handia sentituko dugu eragina globalagoa izango delako eta proposamenean interesa duten nazioarteko pertsona eta mugimenduen parte-hartzea izango dugulako.

 

Izen-ematea doakoa da eta gehien interesatzen zaizkizun egunak aukera ditzakezu.

Eman izena formulario honetan: labur.eus/confluencia

EGITARAUAREN LABURPENA

Astelehena, maiatzak 3 – 18:00 CET
FINANTZA ETIKO ETA SOLIDARIOAK HEZKUNTZAN:
EKONOMIA ERALDATZAILEENTZAKO ENGRANAJEA

Nina González Fdez-Argüelles
Finançament Ètic i Solidari (FETS) – RedEFES

Alfonso B. Bolado
Arç Cooperativa – REAS Red de Redes sareko Finantza Etikoen Mahaia


Asteartea, maiatzak 4 – 18:00 CET
AGROEKOLOGIA ETA ELIKADURA BURUJABETZA:
JASANGARRITASUNA ETA JUSTIZIA KLIMATIKOA

Sonia Vidal
Sindicato Labrego Galego – La Vía Campesina Europa

Aitor Urkiola
GRAIN – Soberanía Alimentaria Aldizkaria


Asteazkena, maiatzak 5 – 18:00 CET
EKONOMIA FEMINISTA ETA HERRI HEZKUNTZA:
BIZITZA ETA PLANETA KAPITALAREN AURREAN

Josefina Roco Sanfilippo
Militante feminista eta herri-hezitzailea

Flora Partenio
DAWN, Hegoalde Globaleko Feministen Sarea


Osteguna, maiatzak 6 – 18:00 CET
EKONOMIA ETA FINANTZA HEZKUNTZA:
PROTESTAK ETA PROPOSAMENAK

Maitane Jaio Atela
Ekonomialaria eta bigarren hezkuntzako irakaslea

Jon Bernat Zubiri Rey
Ekonomialaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea

Javier Murillo Arroyo
Ekonomialaria eta Madrilgo Complutense Unibertsitateko eta bigarren hezkuntzako irakaslea

Eneko Marín Aparicio
STEILAS sindikatua


Ostirala, maiatzak 7 – 18:00 CET
SEGURANTZA ETIKO ETA SOLIDARIOEN ESPERIENTZIA:
ERAGINA AHALBIDETZEN DUTEN ALDAKETAK

Estefanía Rodríguez Otero
Nortlan: Aseguru artekaritza etikoa

Sergi Salavert Fernández
EthSI (Ethical and Solidarity based Insurance)

Gerardo Wijnant
Doble Impacto – Banca Ética

 


CATEGORÍAS

Etiketak

Suscríbete al boletín de RedEFES

newsletter