17 September, 2023

Zabalik dago RedEFESen IV. Jardunaldietan izena emateko epea

IZEN-EMATEA ZABALIK! A zer gogoak genituen iragartzeko! Ekonomia, ekintzailetza edota finantza hezkuntza kritikoa lantzen baduzu, ala ekonomia edota finantzetako irakaslea bazara, eman izena RedEFESen IV. Jardunaldietan (Urriaren 20a baino lehen!).

Gogoratu hezkuntza-esperientzia bat aurkeztera ere etor zaitezkela, bete galdetegia irailaren 29a baino lehen. Informazio guztia, behin-behineko egitaraua eta izena emateko orria hemen dituzu: https://redefes.org/eu/jardunaldiak-2023/

Azaroaren 10 eta 11an ikusiko dugu elkar Bilbon. Urrutitik bazatoz, erne, zu ekartzeko aurrekontua dugu eta!

Zalantzarik baduzu, idatziguzu: info@finantzazharatago.org

Harpidetu zaitez RedEFESen buletinean

newsletter