15 April, 2019

Finantza Hezkuntza etiko eta alternatiboan Sare eta Agenda bateratua sortzeko topaketak

El pasado lunes, 8 de Abril, se llevó a cabo el primer Encuentro de Creación de Redes y Agendas Comunes en Educación en Finanzas Éticas y Alternativas. Finantzaz Haratago presentó su proyecto en los tres territorios históricos, celebrando varios foros en Gasteiz (Araba), Getxo (Bizkaia) y Donostia (Gipuzkoa).

Jardunaldiak Economistas Sin Fronteras, Oikocredit, Elkarcredit, Fiare eta Koop57 proiektuen parte hartzaileek aurkeztu zituzten. Iniziatiba arrakastatsua izan zen eta profil profesional eta interes ezberdinak dituzten pertsonak batu ziren, irakasleak, Ekonomia sozial eta solidario lantzen duten erakundeei lotutako pertsonak, eta baita interes partikularrak zituzten pertsonak ere.

Topaketa bakoitza Finantzaz Haratago proiektuaren aurkezpenarekin abiatu zen, ondoren gaur egun ikastetxeetan finantza hezkuntzaren egoeraren analisi txiki bat egin eta honi buruzko hausnarketa egitera gonbidatu zen. Modu berean, 2018-2021 Finantza hezkuntzako plan berria ezagutzera eman zen eta Finantzaz Haratagok honen harira hurrengo 2 urteetan egingo dituen ekintzen berri eman zen.

Jardunaldietara joan ziren pertsonei ahotsa emateko, lehen ariketa bat egin zen, non adierazpen batzuk egin ziren eta parte hartzaileak adostasun edo ezadostasun mailaren arabera kokatzen ziren. Modu honetan, lehen iritzi konstruktibo hartu-emana eman zen, finantza hezkuntza gaiaren inguruan.

Modu berean, parte hartzaile eta perfilen aniztasunari garrantzia emateko talde dinamika bat egin zen, non beraien esperientziak eta ardurak konpartitzen ziren ikuspuntu ezberdinetatik. Talde bakoitzak hainbat beharrizan aurkeztu zituen finantza hezkuntza arloan identifikatutakoak, adibidez, irakasleen prestakuntza, erakunde alternatiboen presentzia handiagoa ikasgeletan, materia didaktikoa eskuragarri izatea… Ariketa honek galdera horiei erantzuteko ekintza zehatzak asmatzen lagundu zigun.

Honela, ideiak bateratu eta elkarlanean finantza hezkuntzaren inguruko erronkei aurre egiteko ekintza posible guztiak adierazi ziren. Modu bisualean sailkatu ziren matrize baten gainean, ekintza bakoitzaren urgentzia edo garrantzia kontuan hartuta, honela proiektuaren hurrengo ekintza lerroen plangintzan laguntzeko. Proposamen guztiak garrantzitsutzat hartu ziren eta urgentzia gehiago duten ekintzen artean aplikazio praktikoekin material didaktikoa sortzea, pilulak diseinatzea ikasgaien curriculumetan zehar, marko orokor bat sortzea hezkuntzan eta finantza ekonomian, etab.

Amaitzeko, parte hartzaileen asistentzia eta kooperazioa eskertu zen, bidezko merkataritzako produktu batzuk dastatzen genituen bitartean. Kolaboratzen jarraitzeko eta Finantzaz Haratagoren ekintza sarea handitzeko gonbidapena luzatu zen, honela hezkuntza kritiko eta ekonomia justu eta eraldatzaile bate alde lan egiteko.

Harpidetu zaitez RedEFESen buletinean

newsletter