BALIABIDEAK

Batxilergoko Ekonomia Eskuliburuaren Kritika

Honek partekatuaH

Formatua
Ikerketa
Egile:
Maitane Jaio, Javier Murillo,Jon Bernat Zubiri eta Finantzaz Haratago

Finantzaz Haratagoko kideek ikerketa hau egiteko eskatu die ondoko hauei: Maitane Jaio (Ekonomia Analisian masterduna, Eusko Jaurlaritzaren Bigarren Hezkuntzako irakaslea), Javier Murillo (Ekonomian doktorea, Bigarren Hezkuntzako irakaslea eta irakasle elkartua UCM unibertsitatean) eta Jon Bernat Zubiri (Ekonomian doktorea Grenoble-Alpes Unibertsitatean eta irakasle-ikertzailea UPV/EHUko Ekonomia Aplikatua Sailean). Hartara, kritika- eta aniztasun-elementuak eskaini ahal izango ditugu, irakasgai horietako irakasleek  haien lan pedagogikoan erabil ditzaten.

Batxilergoan, Ekonomiaren azterketak garrantzi berezia du, gizarte guztiek aurre egin beharreko arazo nagusiaren analisiari heltzen baitzaio, hots, haien erreprodukzio materialari. Horregatik, garrantzitsua da azalpen-gaitasuna zabaltzea eta gaur egungo ohiko ikuspegi nagusiaren gabeziak erakustea. Ikasle askorentzat hori izango da ekonomiaren, enpresaren eta finantzen ikasketekin izango duten harreman bakarra beren ibilbide akademiko osoan. Beraz, garrantzitsua da arreta jartzea liburuetan agertzen den informazioari.

Batxilergoko 1go mailan Ekonomia irakasgaia emateko gehien erabiltzen den testuetako bat hautatu dute, haren ahulezia nagusiak agerian utziko dituen analisi kritiko bat egin ahal izateko. Azterlan honek anbizio handiagoko proiektu baten lehen fasea izan nahi du, testuliburu gehiagoren azterketa ekarriko duena, dituzten gabezia nagusiak identifikatzeko eta haiek gaindituko dituzten material alternatiboak prestatzeko.

Baliabideen hizkuntza
Euskara
Kategoria
Kontsumo arduratsua, Generoa eta finantzak, Ingurumena eta finantzak, Ekonomia sozial eta solidarioa, Inpaktuak, Finantza etiko orokorrak, Gizarte eta Elkartasun Ekonomia
Publikoa
Bigarren hezkuntza, Batxilergoa, Sentsibilizazioa, Bestelakoak

Leave a Reply

Your email address will not be published.

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Balorazioak
5.01

Suscríbete al boletín de RedEFES

newsletter