Irakasleen eta finantza etiko eta heziketa eraldatzailea sustatzen duten erakundeen artean espazio bat erraztea.

GURE XEDEAK

Horrela, baliabide pedagogiko eta metodologikoak erraztu nahi ditugu, sistema finantzarioak gizartean, ekonomian eta ingurunean duen eragina analizatu ahal izateko. Halaber, finantza etikoak eraldaketa sozialerako tresna gisa sustatzen dituzten baliabideak partekatu nahi ditugu.

GEHITZEA

Honakoak gehitu nahi ditugu RedEFESen: irakasleak; finantza etiko eta solidarioen entitateak; heziketa eraldatzailearen erakundeak; hezkuntza kooperatibak; ikerketa taldeak; irakasleen sindikatuak; gurasoen elkarteak; gazteen heziketarako erakundeak; heziketa arlora egokitu daitekeen ekonomia solidarioa lantzen duten erakundeak; etab.

EZTABAIDATZEA

Gaur egungo ekonomia heziketa ereduaren inguruan eztabaidatzea ikuspuntu kritiko eta pluraletik, ikuspegi feminista, intersekzionala, dekoloniala, komunala eta ingurugirokoa kontuan izanik.

EKONOMIA HEZIKETA ERABERRITZEA

Eremu ekonomikoan heziketa eraldatzailearen ikuspegia gehitzearen beharra aitortzea, bizitzaren jasangarritasunerako.

BERTAKOA SUSTATZEA

Finantza etiko eta moneta sozialen praktikak sustatzea ekonomia heziketan, ekonomia sozial, solidario eta demokratikorako alternatiba gisa, logika feminista, parekide eta inklusibo batetik.

IKASGELAK BABESTEA

Hezkuntza sisteman sarritan ematen den ekonomia eta finantzen ikuskera salatzea, eduki zein metodologia alorrean, eta banketxe hegemonikoek ikasgeletan gero eta presentzia gehiago izatearen aurka egitea.

PARTEKATZEA

Baliabideak eta eremu etikoak (metodologikoak, praktikoak, esperimentalak) partekatzeko topaketa espazioak sortzea, bertako zein nazioarteko alorretik garatutako heziketa eta finantza etikoen inguruan.

SAREAN LAN EGITEA

Aliantza globalak indartzea eta sarean lan egitea ekonomia heziketa inklusiboa, jasangarria eta eraldatzailea sustatzen duten erakundeekin.