Garapenari buruzko Ikasketen V. Nazioarteko Biltzarra (V CIED) Garapenari buruzko Ikasketen Espainiar Sarearen (REEDES gaztelaniaz) ekimena da eta Hegoak, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuak, antolatuko du. Bilbon aurrez aurre egiteko asmoa zegoen, 2020ko maiatzaren 27tik 29ra, baina COVID-19ak eragindako egoera dela eta, V CIED biltzarra formatu birtualen ospatuko da egun horietan.
Inaugurazio hitzaldia, osoko bilkurak eta 15 ildo tematikoetan banatutako lan-saioak osatuko dute kongresua. Plenarioetan, honako gai hauei buruzko debateak bultzatuko dira: beste ereduetarantz doazen trantsizioak, ekonomia beste era batera antolatzeko alternatibak, edota elkartasun/lankidetza paradigmaren potentzialtasuna (konpetentzian oinarritutakoari aurre eginez) ekintza kolektiboaren esparruan. Era berean, testuinguru honetan planteatzen diren erronkei Garapenari buruzko Ikasketetatik nola erantzun aztertuko da. RedEFES komunikazio espazioan aurkeztuko da maiatzaren 28an, ostegunean, Heziketa hiritartasun globala eta hezkuntza kritikoaren inguruko beste ikuspegi batzuen gaian.
V CIED, Garapenari erronkak: eraldaketa prozesuak justizia globalerantz aurtengo leloari jarraituz, desparekotasunen iraunkortasuna gainditzen ahalbidetuko duen justizia globalerantz gizarte eta sistemaren eraldaketarako bide alternatiboak finkatzeko beharrezkoak diren politika, prozesu eta estrategietan zentratuko da. Lankidetzaren paradigmaren krisia aztertuko da, hura gizartea antolatzen duen balore eta gida den heinean, azken hamarkadetan nagusitu den garapen ereduaren krisialdiaren espresioaren moduan ulertuz. Testuinguru berri batean bideragarri diren estrategiak garatzeko zailtasunetaz mintzatuko da, non konpetentzia paradigmari eta arlo guztiak merkantilizatzeko joerari erantzuteko alternatibak landu eta eraikitzea ezinbestekoa den. Zentzu honetan, justizia sozialaren helburua eta elkarlanaren baloreak berreskuratu behar ditugu bestelako garapen ereduak sortu edota kontzeptu hau gainditu ahal izateko, gizarte globalizatu honek bizitzaren jasangarritasuna, eskubideak eta pertsonen duintasuna ardatz izan ditzala.
Inskripzioak maiatzaren 24ra arte zabalik daude.